Edukira joan

Publizitatea

MUNDUA

Hauteskunde Batzordearen esanetan, ostegunera arte ez da irabazlerik jakingo

Anaia Musulmanen hautagaiak, baina, irabazletzat jo du bere burua presidentetzarako hauteskundeetan. Jarraipenaren hautagai Xafikek ez du porrota aitortu; aitzitik, salatu du boto kontaketa ez dela amaitu, eta, oraingoz, irabazten doala adierazi du. 

Berria.info   2012-06-18 - 16:55:48

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Hauteskunde Batzordearen esanetan, ostegunera arte ez da jakingo nork irabazi dituen Egiptoko presidentetzarako bozak. Adierazpen horrekin hautagaiek zabaldutako "zurrumurruak" ukatu dituzte.  

Izan ere, Mohamed Mursi Anaia Musulmanen hautagaiak presidente egin du bere burua gaur goizean. Anaia Musulmanen arabera, botoen %52,5 eskuratu ditu Mursik, eta beste hautagaiak, Hosni Mubaraken garaiko lehen ministro Ahmed Xafikek, %47,5. Zenbait egunkarik, ordea, alde handiagoa ematen diote Mursiri.

Xafiken bozeramaileak, berriz, ukatu egin du horrelakorik, eta "manipulazio mediatikoa" salatu du. Euren arabera, botoen %52 ditu Xafikek, eta, beraz, irabazlea litzake oraingoz. Datu ofizialak ez dira oraindik argitaratu. Xafiken bozeramaileak "irregulartasunak" salatu ditu, eta adierazi du hautesleku askotan botoak zenbatzen ari direla oraindik. 

"Emaitza ofizialak kaleratu aurretik hautagai batek garaipena bere egitea izugarria da; presidente postua hartzeko ahalegina da, edota datuak ezagutarazten direnean faltsuak direla esateko estrategia", nabarmendu du bozeramaileak.

Junta Militarrak dio presidenteak "botere exekutibo osoa" izango duela.