HONDAKINAK
Errausketaren kontrako mosaiko erraldoia
Gipuzkoa Zero Zaborren ekimenez, haize errota koloretsua irudikatu dute milaka herritarrek Donostiako Zurriola hondartzan.
Berria.info 2012-06-18 - 16:58:42
Osteguna, 2013ko maiatzak 23 - 23:03
HONDAKINAK
Gipuzkoa Zero Zaborren ekimenez, haize errota koloretsua irudikatu dute milaka herritarrek Donostiako Zurriola hondartzan.
Berria.info 2012-06-18 - 16:58:42
Errausketaren kontrako mosaiko erraldoi eta koloretsua egin zuten atzo Donostian; "errauste plantak ekarriko duen etorkizun grisaren aurka". Milaka lagunek bat egin zuten Gipuzkoa Zero Zabor plataformak bultzatutako ekitaldiarekin.
Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Juan Carlos Alduntzin Gipuzkoako Ingurumen diputatua, Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea eta Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko diputatua bertan izan ziren, beste hainbat ordezkari politikorekin batera.
Gipuzkoako Foru Aldundiak hondakinen kudeaketaren inguruan proposatutako plana babestu dute antolatzaileek ekitaldi horren bitartez, "osasuna, ingurumena eta ekonomia daudelako jokoan". Azaldu dutenez, nazioarteko adituek Gipuzkoarako prestatutako plangintzak argi uzten du errauste planta ez dela beharrezkoa.
"Errausketa Europan porrot egindako esperimendu toxiko, garesti eta zaharkitu bat besterik ez da. Duela hamarkada batzuk hondakinei irtenbidea emateko Europan martxan jarri eta gaizki ateratako saioa", adierazi dute antolatzaileek. Gaineratu dute errefusa erraustea baino "osasungarriagoa, merkeagoa eta burutsuagoa" dela.