Edukira joan

Publizitatea

NAFARROA

PSN, NaBai, Bildu eta Ezkerra Nafarroako diru kontuak ikertzeko batzorde bat sortzearen alde dira

Legebiltzarrak hurrego astean hartuko du erabakia. UPNk dio Barcina lehendakariak agerraldia egingo duela parlamentuan eta ondorioz, batzordeak ez duela zentzurik.

Berria.info   2012-06-18 - 13:22:47

Bozkatu

Emaitza 3 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

PSNk, NaBaik, Bilduk eta Ezkerrak esan dute Nafarroako diru publikoaren egoera ikertzeko batzorde bat sortu beharko litzatekeela parlamentuan. Legebiltzarrak datorren astean hartuko du erabakia, eta lau eragile haien artean gehiengo osoa dute. Oraingoz, UPN, PPN eta seiak ados jarri dira ekainaren 30era arteko diru kontuak ikuskatzeko enpresa bati eskaera egiteko.

Lehengo astean Nafarroako Gobernuko UPN-PSN akordioa hautsi ondotik, sozialistek aurreratu zuten ikerketa batzorde bat galdegingo dutela. Juan Jose Lizarbe PSNko bozeramaileak gaur esan du 2007tik honako "guztia" ikertu behar dela. "Ondo eratu behar da batzordea".

Carlos Garcia Adanero UPNko eleduna batzordea sortzearen aurka azaldu da, "ez baitu zentzurik". Izan ere, Yolanda Barcina lehendakaria parlamentuan agertzekoa dela esan du Garcia Adanerok, eta uste du horrekin nahikoa dela. "Ez dago ezer ezkutatzeko".

Patxi Zabaletak (NaBai) adierazi du batzordeak ez duela mugatu behar diru publikoa zertan den ikustera; "arrazoiak" ere aztertu beharko lirateke, haren arabera, eta enpresa publikoak eta Nafarroako Kutxa ere ikertu beharko lituzke. "Salbuespenik gabeko batzordea izan behar du".

Bakartxo Ruiz (Bildu) ikerketaren alde azaldu da, "nafarrek ez dakitelako diru kontuen egoera benetan zer den". Hark ere defenditu du ikerketak ez duela mugatu behar gobernura.

Jose Miguel Nuinek (Ezkerra) gaineratu du "ezkutuko ordain-saria, zorra, politika fiskala..." ere aztertu behar direla.