Edukira joan

Publizitatea

GENERO INDARKERIA

Lau gizon atxilotu dituzte emakumeen aurkako tratu txarrak egotzita

Durangon (Bizkaia), Basaurin (Bizkaia), Irunen (Gipuzkoa) eta Gasteizen izan dira atxiloketak.

Berria.info   2012-06-20 - 12:40:50

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Ertzaintzak lau gizon atxilotu ditu emakumeen aurkako tratu txarrak leporatuta. Atzo goizean Durangoko (Bizkaia) emakume baten deia jaso zuten, bikotekide ohiak eraso egin ziola, eta heriotza mehatxuak egin zizkiola salatuz. Handik gutxira atxilotu zuten. Basaurin (Bizkaia) beste gizon bat atzeman zuten. Biktimak ertzainei kontatu zienez, bikotekideak etxetik joateko agindu zion, eta kasurik egiten ez zionez eraso egin zion. Bezperan sexu harremanak izatera behartu zuela ere salatu zuen. Gasteizko Zaramaga auzoan beste atxiloketa bat izan zen. Hasiera batean biktimak ez zuen onartu tratu txarrak jasan zituenik, baina gero ertzainei azaldu zien bikotekideak maiz jotzen zuela. Ustez kalean bikotekideari eraso egiteagatik beste gizon bat atxilotu zuten Irunen (Gipuzkoa). Emakumeak zauri bat zuen aurpegian.