Edukira joan

Publizitatea

EUSKAL HERRIA

Dagoeneko 606 hautetsik eman diote babesa Udalbiltzari

Orain arte talde independenteetatik eta Bildutik jaso dituzte sostenguak. Maiatzean hasi zuten kanpaina udal erakundearen berrosaketa lanetan ari diren hainbat hautetsik. Ekainaren 30ean bilera egingo dute, Iruñean. "Euskal Herriko udal talde guztiak daude bertara joatera gonbidatuta". 

Berria.info   2012-06-20 - 16:05:52

Bozkatu

Emaitza 5 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Udalbiltzak gaur jakinarazi du Euskal Herriko eremu desberdinetako 606 hautetsiren atxikimendu jaso dituztela dagoeneko. 220 udaletako 73 alkatek eta 533 zinegotzik erakutsi diote babesa proiektuari, Iratxe Lopez de Aberasturi Gasteizko zinegotziak Iruñean esan duenez. 

Ekainaren 30ean bilera egingo dute Iruñean, Baluarte aretoan. "Euskal Herriko udal talde guztiak daude bertara joatera gonbidatuta", adierazi dute antolatzaileek. 

Igor Eguren Ordiziako alkateak azaldu du zazpi euskal lurraldeak batuko dituen erakunde batek ikuspegi politiko guztiak bildu behar dituela. Hala, gonbitea luzatu die Euskal Herri osoko hautetsiei bat egitera. Haren arabera, orain arte talde independenteetatik eta Bildutik jaso dituzte sostenguak.

Udalbiltza berriz ere antolatzeko asmotan, atxikimendu kanpaina abiatu zuten maiatzean berrosaketa lanetan ari diren hainbat hautetsik. Orduan 6.500 gutun bidali zizkieten hautetsiei, berrantolaketari atxikimendua emateko. Hilabete eskasean 600 atxikimendu pasatxo jaso dituzte. Sentsibilitate politiko guztietako hautetsiengana jo dutela azaldu dute, 1999an sortutako Euskal Herriko udalen erakundeak orduko "espiritu" bera izateko.