Edukira joan

Publizitatea

EUSKAL HERRIA

Irlanda eta Euskal Herria konponbidearen alde arraunean

Ipar Irlandako Causeway Coast Maritime Heritage Group elkarteak eta Albaola erakundekoak bultzatutako ekimena uztailaren 3an abiatuko da Gernikatik (Bizkaia) eta uztailaren 5ean Donostiara iritsiko dira.

Berria.info   2012-06-20 - 15:53:03

Bozkatu

Emaitza 5 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Albaola Itsas Kultur Erakundeak Arraunean konponbidean ekimena antolatu du datorren uztailean, Gernikaren bonbardaketaren 75. urteurrena gogoratzeko eta Euskal Herria bizitzen ari den bake prozesuari bultzada bat emateko asmoz.  "Bakearen eta konponbindearen aldeko mezua arrauna eginez zabaltzea da kontua", dio Xabier Agote Albaolako lehendakariak. 

Ipar Irlandako Causeway Coast Maritime Heritage Group elkarteko kideek eta Albaola erakundekoek bat egingo dute bakearen aldeko aldarrikapenean. Horrela 2003. urtean Irlandan gauzatutako bakea eta elkarbizitzarako Navigating Peace nabigazioa Euskal Herrira ekarriko dute.

Bakearen aldeko bidaia uztailaren 3an hasiko da Gernikan (Bizkaia) eta uztailaren 5ean Donostiako Aieteko Bakearen Etxean amaiuko da.

Pasaiako Albaola Itsas Kultur Erakundeak “Arraunean Konponbidean” ekimen berritzailea aurkeztu du. Irlandako “Navigating Peace” ekimena oinarri hartuta