EKONOMIA
Espainiako bankuek egoerarik okerrenean 62.000 milioi beharko dituzte, aholkularitza enpresen arabera
Hango finantza sistemari estres testa egin diete Oliver Wyman eta Roland Berger aholkularitzek.
Berria.info 2012-06-21 - 18:12:09
Asteazkena, 2013ko maiatzak 22 - 00:44
EKONOMIA
Hango finantza sistemari estres testa egin diete Oliver Wyman eta Roland Berger aholkularitzek.
Berria.info 2012-06-21 - 18:12:09
Espainiako finantza sistemari estres testa egin diete Oliver Wyman (Alemania) eta Roland Berger (AEB) aholkularitza enpresek eta, haien arabera, egoerarik okerrenean 62.000 milioi euro beharko dituzte. Roland Bergerrek uste du gehienez ere 51.800 milioi beharko dituela eta Oliver Wymanek 51.000-62.000 milioi artean.
Espainiako Gobernuak finantza erreskatea gaur bertan aurkeztea nahi du Eurotaldeak, baina Luis de Guindos Ekonomia ministroak jakinarazi du ez dutela gaur aurkeztuko, datozen egunetan baizik.
Europako Batasunak duela bi aste zioen 100.000 milioi euro arteko erreskatearekin laguntzeko prest dagoela Espainiako finantza sistema.