Edukira joan

Publizitatea

ESKUBALOIA

Itxakok uko egin dio Txapeldunen Ligan jokatzeari, diru faltagatik

Uztailaren 1a baino lehen esan beharko du EHF Kopan ariko den ala ez.

Berria.info   2012-06-21 - 22:22:00

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Arazo ekonomikoek behartuta, Itxako Lizarrako taldeak ez du jokatuko datorren denboraldian Txapeldunen Liga, berak hala erabakita. Gaur eguerdian eman du horren berri, "gogoeta sakona egin ondoren". Esan du krisi ekonomikoagatik babesleak lortzeko zailtasunak dituela eta "zuhurtziagatik" erabaki dutela aipatutako lehiaketari uko egitea. Kluba azken hilabeteetan plantillako kideei ezin ordainduta dabil.

Uztailaren 1a baino lehen jakinarazi beharko du EHF Kopan ariko den ala ez.

Aurten ere Itxakok irabazi du Espainiako ABF Liga, eta Txapeldunen Ligan jokatzeko txartela lortu zuen hala. Bera Bera Donostiako taldea geratu zen bigarren Ligan.

Kluba 1972an sortu zuten Itxako, eta emakumezkoen artean Euskal Herriko inoizko talderik onena da. Lau aldiz irabazi Espainiako Liga, hiru aldiz Kopa, 2011n Txapeldunen Ligan bigarren geratu zen eta 2009an EHF Kopa eskuratu zuen.