IKASTOLAK
Kilometroetako kantua eta bideoklipa aurkeztu dituzte
Herritarrek jarri diote ahotsa Gipuzkoako Ikastolen festari. Andoaingo Aita Larramendi ikastolak antolatuko du 2012ko jaialdia, urriaren 7an.
Berria.info 2012-06-23 - 16:34:23
Larunbata, 2013ko maiatzak 18 - 16:32
IKASTOLAK
Herritarrek jarri diote ahotsa Gipuzkoako Ikastolen festari. Andoaingo Aita Larramendi ikastolak antolatuko du 2012ko jaialdia, urriaren 7an.
Berria.info 2012-06-23 - 16:34:23
Aurtengo Kilometroak festako kantua eta bideoklipa aurkeztu dituzte Andoainen, Bastero kulturgunean. Antolatzaileek herritarren parte hartzeari eman nahi izan diote garrantzia eta, horregatik, abestiaren hitzak zein ahotsa herritarren eskuetan utzi dituzte.
Aitor Arruti, Antton Arruti, Ion Beloki, Jon Eskudero, Imanol Iribarren, Ariane Kamio, Garazi Kamio, Aran Mujika eta Esti Mujika izan dira Gipuzkoako Ikastolen festarako kanta idatzi dutenak. Bideoklipean ere herritarrek hartzen dute parte, eurek eraikiko dutelako Kilometroak jaia eta euskararen etorkizuna.
Andoaingo Aita Larramendi ikastolak antolatuko du 2012ko jaialdia, urriaren 7an.