EUSKAL HERRIA
"Zerbitzu publikoak errealitatera egokitu" behar direla dio Urkulluk
EAJko EBBko presidenteak uste du zerbitzu publikoen "etorkizuna bermatzeko modu bakarra" hori dela.
Berria.info 2012-06-23 - 18:41:13
Larunbata, 2013ko maiatzak 25 - 14:54
EUSKAL HERRIA
EAJko EBBko presidenteak uste du zerbitzu publikoen "etorkizuna bermatzeko modu bakarra" hori dela.
Berria.info 2012-06-23 - 18:41:13
Iñigo Urkullu EAJko EBBko presidenteak +Osasun sistema iraunkor eta kalitatezkoa+ jardunaldian adierazi du krisi garai hauetan "zerbitzu publikoak errealitatera egokitu" beharko direla, hori delakoan "bere etorkizuna bermatzeko modu bakarra da". Dena dela, ez du zehazpenik eman. Berrehun profesionalen aurrean mintzatu da, Bilbon
Aitortu du gaurko egoera "latza" dela, EAJk hori "ondo ulertzen" duela. "Egoera hau gainditzeko ardura geureganatzen dugu, krisialdi honetatik elkarrekin irteteko".
"Botere publikoaren betebeharra da ongizate estatu bat bermatzea. Errealitatea den moduan aitortu behar dugu, eraginkorragoak izan behar dugu, kontrol handiagoa izan behar dugu, baina beti funtzio publikoa ondo zainduta", EBBko buruaren arabera.
Urkulluk esan du "ezinbesteko oinarrizko zerbitzuei bere horretan eusten" saiatuko dela EAJ. "Zerbitzu sozio-sanitarioak lehentasuna dira Euzko Alderdi Jeltzalearentzat. Giza-balorea dute, baina baita balore ekonomiko garrantzitsua ere. Herritarrei ematen zaien zerbitzua dira, eta jarduera ekonomikoaren, ikerkuntzaren eta enpleguaren beraren balio erantsia ere badira, sektore dinamizatzailea osatzen dutelako".
Gipuzkoako EAJren batzarra
Gipuzkoako EAJk batzarra egin du gaur, Donostian, datozen urteetako estrategia adosteko. Joseba Egibar GBBko presidenteak eta zuzendaritzako kide batzuek hitz egin dute. "Abertzaletasun instituzionalaren etxea" izan nahi du EAJk herrialdean.
Egibarrek Bilduri esan dio "joko demokratikoko arauak" errespetatzeko; hondakinen auzian, esaterako. "Gehiengoa izateak ez du esan nahi inposaketa".