GENERO INDARKERIA
Gizon bat atxilotu dute Donostian, bikotekide ohia jo duelakoan
Atxilotuak 27 urte ditu. Añorga auzoan gertatu zen erasoa, ostiral arratsaldean.
Berria.info 2012-06-23 - 14:33:12
Osteguna, 2013ko ekainak 20 - 09:35
GENERO INDARKERIA
Atxilotuak 27 urte ditu. Añorga auzoan gertatu zen erasoa, ostiral arratsaldean.
Berria.info 2012-06-23 - 14:33:12
Ertzaintzak 27 urteko gizon gazte bat atxilotu zuen Donostian atzo arratsean. Bikotekide izan zuen emakumeari eraso egitea egotzi dio. Añorga auzoan gertatu zen ustezko erasoa.
Ertzainek abisua jaso zuten, emakumearen etxera joan, eta ikusi zuten honek kolpeak zituela aurpegian eta gorputzean. Donostiako erietxera eraman zuten, anbulantzian.
Ustezko erasotzailea handik ordubetera atxilotu zuten.