Edukira joan

Publizitatea

SELEKZIOA

Euskal Herriak 1-0 irabazi dio Eslovakiari, zazpi mila jarraitzaileren aurrean

Oruetak sartu du gola, 9. minutuan. Kontseiluak, ESAITek eta Euskal Herria Kirolak antolatu dute Donostiako partida.

Berria.info   2012-06-23 - 23:01:39

Bozkatu

Emaitza 4 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Bideoa kargatzen ari da...

Euskal Herriak 1-0 irabazi dio Eslovakiari

Euskal Herria 1-0 gailendu zaio gaur arratsaldean Eslovakiari futboleko lagunarteko partidan Donostian, Anoeta estadioan, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, ESAIT Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeak eta Euskal Herria Kirolak antolatuta. Arrate Oruetak sartu du gola, 9. minutuan.

Zazpi mila lagunek ikusi dute partida estadioan. ETB1ek zuzenean eskaini du.

Euskal Herriaren hamaikakoa: Tirapu; Landa, Bergara, Iturregi, Orueta, Encinas, Gimbert, Lucas, Nabaskues, Zelaia, Arraiza.

Emakumezkoen futbol selekzioa 'Euskal Herria' izenarekin aritu den lehen aldia izan da. Eslovakia FIFA sailkapeneko 39. postuan dago egun.

Larraitz Lucasek futbola utzi du

Larraitz Lucas selekzio eta Realeko jokalariak (Donostia, 1982) gaur utzi dio futbolari izateari. Zortzi urte pasatu ditu goi mailan jokatzen, eta gaur arte inoiz ez zuen Anoetan jokatu. Gaur bai, titular aritu baita. Garbiñe Etxeberria eta Iñigo Juaristi hautatzaileek lehen zatia bukatu baino lehen aldatu dute, eta jarraitzaileen txalo zaparrada jaso du Lucasek.