Edukira joan

Publizitatea

NAFARROAKO GOBERNUAREN HAUSTURA

Parlamentuak konfiantza mozioa aurkezteko eskatu dio Barcinari

Nafarroa Baik, Bilduk eta Ezkerrak bultzatutako proposamenak aurrera egin du, PSNren botoekin. UPNk eta PPk aurka bozkatu dute. Osteguneko osoko bilduran eztabaidatuko dute mozioa; betiere, azkeneko hitza Barcinarena da. 

Berria.info   2012-06-25 - 15:44:30

Bozkatu

Emaitza 1 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Nafarroako Parlamentuak konfiantza mozioa aurkezteko eskatu dio Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteari. Nafarroa Baik, Bilduk eta Ezkerrak bultzatutako proposamenak aurrera egin du, PSNren botoekin. UPNk eta PPk aurka bozkatu dute. 

Osteguneko osoko bilduran eztabaidatuko dute mozioa; betiere, azkeneko hitza Barcinarena da. Patxi Zabaleta Aralarreko Koordinatzaile nagusiak adierazi du "eskandalu demokratikoa" litzatekeela eskaerak aurrera egin eta presidenteak konfiantza mozioa aurkeztuko ez balu. 

PSNk bat egin du proposamenarekin, "gobernuak ez duelako sozialisten konfiantzarik". 

Ostiralean jada Zabaletak uztailaren 6a baino lehen konfiantza mozioa aurkezteko eskatu zion Barcinari eta mozioa gaindituko ez balu hauteskundeetara deitzeko.