POLITIKA
Legebiltzarraren jarduna ez da etengo uztailean, zenbait lege eta ponentzia bideratzeko
Alderdi guztiek EAJk aurkeztutako proposamenaren alde egin dute. Beti ere, ez da osoko bilkurarik egingo.
Berria.info 2012-06-28 - 19:07:29
Larunbata, 2013ko maiatzak 25 - 12:23
POLITIKA
Alderdi guztiek EAJk aurkeztutako proposamenaren alde egin dute. Beti ere, ez da osoko bilkurarik egingo.
Berria.info 2012-06-28 - 19:07:29
Eusko Legebiltzarraren jarduna ez da etengo uztailean, zenbait lege eta ponentzia bideratu ahal izateko. Hala erabaki dute gaur bozeramaileen batzordean, EAJren proposamena aho batez onartu dute alderdi guztiek.
Nahiz eta taldeek osoko bilkurarik egingo ez duten, zenbati lege aldaketa proiektu bideratu nahi dituzte denbora horretan, artean, Aldaketa Klimatikoaren Legea, Poliziaren Legea, Larrialdien Kudeaketa Legea eta Legebiltzarrerako Hauteskundeen Legea.
Bake ponentziak ere aurrera jarraituko du, baita haur lapurtuen eta kalamuaren gaineko ponentziek ere.