Edukira joan

Publizitatea

GIZARTEA

Patakoneko kideek espazio soziokulturalen beharra azpimarratu dute

Udaletxearen aurrean kazerolada egin dute Patakon gaztetxearen alde, "ideiak eta indarra entzutera emateko". Ordezkariei harrigarria iruditzen zaie eraikin bat "abandonatzea" delitua ez izatea eta bai, ordea, horri erabilera bat ematea.

Berria.info   2012-06-28 - 19:06:44

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Bilboko Udal batzarrean etxe hutsen inguruko eztabaida burutzen zen bitartean, Udaletxearen aurrean kazerolada egin dute Patakon gaztetxearen alde, “ideiak eta indarra entzutera emateko”.

Tipi Tapa Uribarri Piztu elkarteko ordezkariek azpimarratu dute, Uribarrin ekintza soziokulturalak antolatzeko leku baten beharra dutela. Era berean, Matiko kaleko eraikina 50 urtez hutsik eta erabilerarik gabe egon dela salatu du, eta gazteek ekintza soziokulturaletara bideratzeko asmoa erakustean, erabilera bilatu diotela. 

Adierazi dute, "harrigarria" iruditzen zaiela eraikin bat "abandonatzea" delitua ez izatea eta bai, ordea, horri erabilera soziokultural bat ematea. Uribarrin urteetan zehar horrelako lokal autogestionatu baten bila ibili direla baieztatu dute Patakoneko kideek, "non gazteek zein auzokideek oro har, euren espazioa izango duten auzoak eskaintzen zituen aukera urrien aurrean".

Auzo etxea desalojatu badute ere, Tipi Tapa Uribarri Piztu elkarteak ostiralean burutuko zuen Patakonen inaugurazioa mantentzea erabaki du.