EZBEHARRA
Gizon bat hil da Irunen, ibaian bainua hartzen ari zela
Bidasoa ibaira sartu da gizona, eguerdian, eta ondoeza egin zaio. 31 urte zeuzkan.
Berria.info 2012-06-30 - 15:03:59
Ostirala, 2013ko maiatzak 24 - 10:15
EZBEHARRA
Bidasoa ibaira sartu da gizona, eguerdian, eta ondoeza egin zaio. 31 urte zeuzkan.
Berria.info 2012-06-30 - 15:03:59
Gizon bat hil da gaur eguerdian Irunen, Gipuzkoan, ibaian bainua hartzen ari zela ondoeza eginda. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi du inguruan zebiltzan pertsona batzuek ikusi dutela gizona Bidasoa ibaian, eta uretatik kordea galduta atera dutela. Anbulantzia iristerako hila zen. 31 urte zeuzkan.