Edukira joan

Publizitatea

EKONOMIA

Euskadiko Kutxako eta Ipar Kutxako batzarrek bat egitea onartu dute

Urte amaierarako bat egite prozesua amaituta izatea espero dute. Kreditu kooperatiba izaera mantentzen jarraituko du erakundeak. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako bigarren finantza erakundea izango da.

Maite Alustiza   2012-06-30 - 22:29:57

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Euskadiko Kutxa eta Ipar Kutxa kreditu kooperatibetako batzarrek baiezkoa eman diote gaur bien arteko bat egiteari. Bi aldeek nabarmendu dute "funtsezko aurrerapausoa" izan dela bat egite prozesuari begira. Hurrengo hilabeteetan proiektua bideratzeko sortutako taldeek lanean jarraituko dute, eta urte amaierarako prozesua amaituta izatea espero dute. Kreditu kooperatiba izaera mantentzen jarraituko du erakundeak. Euskadiko Kutxak Gasteizen egin du batzarra; Ipar Kutxak, berriz, Bilbon.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako bigarren finantza erakundea izango da, Kutxabanken atzetik. Arrasaten (Gipuzkoa) izango du egoitza soziala, eta guztira 2.500 lagun ariko dira lanean hainbat bulegotan. 25.000 milioi euro izango ditu aktiboetan, 1,3 milioi bezero inguru (860.000 Hego Euskal Herrian) eta 451 bulego.

Aldi baterako kontseilu errektoreak 15 kide izango ditu: hamabi Euskadiko Kutxakoak eta hiru Ipar Kutxakoak. Erakundeko lehendakari Txomin Garcia izendatu dute, Euskadiko Kutxako egungo lehendakaria.

Euskadiko Kutxako eta Ipar Kutxako kontseilu errektoreek maiatzaren 29an baiezkoa eman zioten bat egiteko proiektuari.