Edukira joan

Publizitatea

'ZURE ZIZTADA BEHAR DUGU'

BERRIAren biharko azala diseinatzen ari da Idoia Beratarbide marrazkigilea

'Zure ziztada behar dugu' kanpainarekin bat egin du marrazkilariak. Aurreko hiru igandeetako azalak Antton Olariagak, Eider Eibarrek eta Zaldieroak egin dituzte. Biharko azal berezia izango da azkenekoa. 

Berria.info   2012-06-30 - 15:55:44

Bozkatu

Emaitza 1 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Zure ziztada behar dugu kanpainarekin bat eginez, Idoia Beratarbidek BERRIAren biharko azala diseinatuko du. Bostak inguruan erredakzioko arduradunekin bilera egin du Andoaingo egoitzan (Gipuzkoan), azaleko gaiak jakiteko, eta lanari ekin dio jarraian.

Hilaren 10eko azala Antton Olariagak egin zuen; hilaren 17koa, Eider Eibarrek eta hilaren 24koa, Zaldieroak. Beratarbideren biharko azalarekin bukatuko da azal berezien sorta.

Ibilbide luzeko ilustratzailea da Beratarbide, eta BERRIAko irakurleentzat aski ezaguna, igandeko azken orriko elkarrizketetako protagonisten marrazkiak egiten baititu. 

"Hurrengo urteak ziurtatzeko" kanpaina

"Hurrengo urteak ziurtatzeko" asmoz, BERRIAlaguna komunitatea indartzeko eta diru bilketa egiteko ahal den herritar eta eragile gehienengana iristeko ahaleginean da euskarazko hedabide taldea.

Arazo ekonomikoek bultzatuta, BERRIA iazko urte amaieran hasi zen diru ekarriak biltzen, lanari eutsi eta indartzeko. Hedabide taldeak jakinarazi du egoera zailean dagoela. "Paradoxikoa bada ere, inoiz baino irakurle gehiago dituen garaian ari dira behera egiten BERRIAko diru sarrerak". Nagusiki bi dira horren arrazoiak: hedabideetan izaten ari den eredu aldaketa —paperaren beherakada, sarearen gorakada baina diru sarrera txikiarekin— eta krisi ekonomikoa —erosle, diru laguntza eta publizitate gutxiago—.

Zure ziztada behar dugu kanpaina bigarren fasean da, herriz herri eta arloz arlo laguntzaileak lortzen. Urtean ehun euroko kuota ordaintzeko prest egongo diren bost mila lagun topatzea du helburu. Dagoeneko hiru mila erdietsi ditu.