Edukira joan

Publizitatea

AZKEN ORDUKOA

Kofi Annanek dio Al Assaden gobernuak eta oposizioak trantsiziorako gobernu organo bat sortzea adostu dutela

Siriarako Ekintza Taldearen bileran iritsi dira akordiora, Nazio Batuen Erakundearen Siriarako ordezkariak jakinarazi duenez.

Berria.info   2012-06-30 - 22:12:23

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Siriarako Ekintza Taldeak  trantsiziorako gobernu organo bat sortzea adostu du gaur arratsaldean Genevan egin duen bileran. Baxar Al Assaden gobernuak eta oposizioko kideak parte hartzen dute taldean, Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluko bost herrialderen ordezkariekin batera. Organo horrekin Sirian bakea zabaltzea dute xede.

Kofi Annan Nazio Batuen Erakundearen Siriarako ordezkariak aurreratu du akordioa, bilera amaitu berritan. Adierazpenean, pauso erabakigarriak ematearen alde agertu da Annan, "epe arrazoizko jakin batean" trantsiziorako akordiora iristeko.