Edukira joan

Publizitatea

GIZARTEA

Botiken berrordainketak nahasmena sortu du herritarren artean

Atzo sartu zen indarrean Nafarroan. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ez da berrordainketarik izango.

Berria.info   2012-07-02 - 16:52:32

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Botiken berrordainketa sistema atzo jarri zen indarrean Nafarroan. Nahasmena sortu zuen goardian zeuden farmazietara gerturatu ziren herritarrengan, eta ikusteko dago gaur zer nolako erreakzioa sortzen duen. Izan ere,  atzo jaieguna izanik jende gutxiri eragin zion; gaur izango du Nafarroako Gobernuaren neurriak lehen eguna.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, ez da berrordainketa ezarriko Eusko Jaurlaritzak uko egin diolako horri ezartzeari. PPk horregatik Patxi Lopezen Gobernuaren kontra egin du, esanez, botiketan aurreztu nahi ez izateagatik, medikuetan aurreztu beharko duela.