Edukira joan

Publizitatea

FUTBOLA

Artxanko, Osasunako presidente berria

Patxi Izko presidente ohiaren zuzendaritzako kideak, 3.020 boto lortu ditu (%74,44), aurkariak baino hiru aldiz gehiago. Izan ere, Javier Zabaletak 1.002 boto eskuratu ditu (%24,79). 

Berria.info   2012-07-02 - 15:29:55

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Miguel Artxanko (Iruñea, 1949) aukeratu dute Osasunako bazkideek taldeko presidente berri. Patxi Izko presidente ohiaren zuzendaritzako kideak, 3.020 boto lortu ditu (%74,44), aurkariak baino hiru aldiz gehiago. Izan ere, Javier Zabaletak 1.002 boto eskuratu ditu (%24,79). Izkok hamar urte eman ditu Osasuna zuzentzen.

Guztira, 2.517 bazkidek bozkatu dute. Datorren ostegunean, uztailaren 5ean, izendatuko dute 60 urteko abokatua  Osasunako presidente, ofizialki. Gorritxoen historiako 22. presidentea izango da. Osasuna 1920an sortu zen.

BERRIAk bi hautagaiekin, Artxankorekin eta Zabaletarekin, hitz egin zuen bozen aurretik. Inkesten arabera, Artxanko faboritoa zen klubeko presidentetza lortzeko bidean, Osasuna barrutik ezagutzearen abantaila zeukalako.