Edukira joan

Publizitatea

POLITIKA

Espainiako Segurtasun Estatu idazkariaren arabera, estatuen biktimarik ez da izan

Ignacio Ulloak gaitzesi egin du Jaurlaritzak poliziaren biktimei buruz dekretu bat argitaratu izana; "perbertsio juridikoa da".

Berria.info   2012-07-02 - 16:42:05

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Ignacio Ulloa Espainiako Segurtasun Estatu idazkariak esan du euskal gatazkan ez dela izan estatuen biktimarik. "Egon ez diren estatuen 400 biktimen gaiaren intoxikaziorik ez dugu onartuko", esan du gaur San Lorenzo de Escorialen (Espainia), Terrorismoaren Biktimen Fundazioak antolatutako hitzaldi batean.

Orain dela aste batzuk poliziaren biktimei buruz dekretu bat argitaratu zuen Eusko Jaurlaritzak, eta hori gaitzetsi egin du Ulloak. Haren ustez, "perbertsio juridikoa" da.