Edukira joan

Publizitatea

GIZARTEA

Sunbillako 79 urteko gizon baten bila dabiltza

Igandean desagertu zen. Atzo hasi zituzten bilaketa lanak. 

Berria.info   2012-07-03 - 11:52:56

Bozkatu

Emaitza 5 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Nafarroako larrialdi zerbitzuetako kideak Sunbillako (Malerreka, Nafarroa) 79 urteko gizon baten bila dabiltza. Familiak jakinarazi duenez, gizonezkoa bakarrik bizi da baserri batean. Igandean berarekin egon zirela adierazi dute, baina atzo ez omen zegoen etxean. Desagerketa salatu eta atzo arratsaldean hasi zituzten bilaketa lanak. 

Gaur, goizetik hasita, Sunbilla herriaren inguruak aztertzen ari dira Foruzaingoa, suhiltzaileak eta helikoptero bat.