GIZARTEA
29 urteko gazte bat hil dute Bilbon, tiroka
Sabelean zauri larriak zituen, eta Basurtuko ospitalean hil da. Ertzaintzak ikerketa abiatu du.
Berria.info 2012-07-03 - 13:57:51
Asteazkena, 2013ko ekainak 19 - 00:17
GIZARTEA
Sabelean zauri larriak zituen, eta Basurtuko ospitalean hil da. Ertzaintzak ikerketa abiatu du.
Berria.info 2012-07-03 - 13:57:51
Bilbon 29 urteko gazte bat hil dute, sabelean tiro bat jota. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, bart gauean furgoneta batean eraman dute zauritua Basurtuko ospitalera, eta, gero, ihes egin dute. Larri zaurituta zegoen gaztea, eta handik ordubetera hil da.
Hildakoa kolonbiarra zen. Ertzaintza ikertzen hasi da gertatutakoaren nondik norakoak argitzeko, eta biktima ospitalera eraman zutenak identifikatzeko lanetan ari da.