Edukira joan

Publizitatea

LANGABEZIA

Ekainean langabeziak behera egin du Hego Euskal Herrian

Maiatzaren bukaeran baino 3.564 lagun gutxiago zeuden lanik gabe. Baina duela urtebete baino 20.779 pertsona gehiago daude langabezian; orotara, 206.893 daude.

Berria.info   2012-07-03 - 12:47:06

Bozkatu

Emaitza 3 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Espainiako Gobernuko Enplegu Ministerioak emandako datuen arabera, Hego Euskal Herrian ekainaren bukaeran aurreko hiletik alderatuta 3.564 lagun gutxiago zeuden langabezian. Lau herrialdeetan jaitsi da langabezia.

Dena dela, duela urtebete baino 20.779 pertsona gehiago daude lanik barik.

Datuak

Araba. Ekainaren bukaeran 24.531 langabe (aurreko hiletik -427, duela urtebetetik +2.689).
Bizkaia. Ekainaren bukaeran 89.423 langabe (aurreko hiletik -1.190, duela urtebetetik +8.325).
Gipuzkoa. Ekainaren bukaeran 44.126 langabe (aurreko hiletik -1.211, duela urtebetetik +2.652).
Nafarroa. Ekainaren bukaeran 48.813 langabe (aurreko hiletik -736, duela urtebetetik +7.113).
Hego Euskal Herria. Ekainaren bukaeran 206.893 langabe (aurreko hiletik -3.564, duela urtebetetik +20.779).