Edukira joan

Publizitatea

ZIENTZIA

Atzeman dute Higgs bosoia

Oraindik ziurtatzeko dago benetan Higgsen bosoia den aurkitutako partikula. Hala ere, errore-tartea hiru milioi aukeratik bakarra da. 

Berria.info   2012-07-04 - 20:13:58

Bozkatu

Emaitza 5 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Hamarkadak egin dituzte fisikariek haren bila eta azkenean bai, detektatu dute Higgs bosoia, partikulen fisikako eredu estandarrean teorikoki aurreikusten zen partikula. Genevan, CERN laborategian eman dute gaur horren berri, ikusmin handia eragin duen prentsaurrekoan.

Hala, hiru milioitik aukera bakarra legoke, neurketen arabera, ondorioztatu dutena zuzena ez izateko. Beraz, iazko abenduan aurreratutako datuak zuzentzat jo daitezke eta, ondorioz ia erabateko ziurtasunarekin berretsi CERNek aurreratutakoa: Higgs bosoiak 125 GeVko masa duela

LHC azeleragailuan ATLAS eta CMS esperimentuek detektatu dute bi bide desberdinetatik partikula “berria”. Hura bilatzeko epe izugarri laburrean beste partikula batzuetan desegiten den Higgs bosoiak utzitako zantzuak jarraitu dituzte fisikariek. Besteak beste, Higgs bosoiak azaltzen du, teorikoki orain arte, zergatik partikula batzuek masa duten eta beste batzuek ez.

“Aurkikuntza historikoa” dela esan dute CERN. Izan ere, aurkikuntza izateko adina ziurtasuna iritsi dute detekzioan. Aurkikuntzarekin berretsi egiten da eredu estandarrak baliagarri izaten jarraitzen duela partikulen multzoei eta fisikako oinarrizko indar gehienei esplikazioa bilatzeko garaian, alegia, unibertsoa ulertzeko saiakeran.