FRANTZIAKO TOURRA
Cavendish ez dagoenean, Greipel nagusi esprintean
Cavendish erori egin da helmugarako hiru kilometro falta zirela eta Lotto-Belisoleko txirrindulariak ez du irabazteko aukera galdu.
Berria.info 2012-07-04 - 19:03:24
Asteazkena, 2013ko maiatzak 22 - 00:08
FRANTZIAKO TOURRA
Cavendish erori egin da helmugarako hiru kilometro falta zirela eta Lotto-Belisoleko txirrindulariak ez du irabazteko aukera galdu.
Berria.info 2012-07-04 - 19:03:24
Andre Greipelek (Lotto-Belisol) irabazi du Frantziako Tourreko 4. etapa esprintean nagusituta —Abbeville-Rouen artekoa, 214,5 kilometro—. Erorikoa izan da hiru kilometro faltan eta bertan kateatu dira Cavendish faborito nagusiaren aukerak. Han egin dute tupust Tyler Farrar, Mark Renshaw edota Yauheni Hutarovichek ere. 30 txirrindulari inguruko taldetxoa iritsi da aurrea hartuta, eta bertan Greipelek erraz irabazi du, bere taldearen lan bikainarekin.
Alessandro Petacchi eta Peter Veelers izan ditu atzetik, hurrenez hurren. Sailkapen nagusirako faboritoek ez dute atzerapenik izan eta Fabian Cancellarak jarraitzen du lider.
Eguneko ihesaldian David Moncoutie (Cofidis), Yukiya Arashiro (Europcar) eta Anthony Delaplace (Saur Sojasun) egon dira. Lehen kilometroan egin dute ihes, baina helmugatik gertu harrapatu dituzte.
Bihar korrituko dute Tourreko 5. etapa: Rouen-Saint Quentin, 196, 5 kilometro. Ibilbide erabat laua, mendaterik gabea izango dute aurretik. Esprinterrentzako beste aukera bat, beraz.
Orain arteko etapak
- Aitzin-etapa (6,4 kilometroko erlojupekoa). Irabazlea: Fabian Cancella. Liderra: Fabian Cancella.
- 1. etapa. Irabazlea: Peter Sagan. Liderra: Fabian Cancellara.
- 2. etapa. Irabazlea: Mark Cavendish. Liderra: Fabian Cancellara.
- 3. etapa. Irabazlea: Peter Sagan. Liderra: Fabian Cancellara.
- 4. etapa. Irabazlea: Andre Greipel. Liderra: Fabian Cancellara.