FUTBOLA
Corinthiansek lehen aldiz irabazi du Libertadores Kopa, Boca Juniorsen aurka
Emersonek bigarren zatian sartu dituen bi golekin nagusitu da Brasilgo taldea. Joanekoan 1-1 berdindu zuten.
Berria.info 2012-07-05 - 20:24:50
Asteazkena, 2013ko ekainak 19 - 05:12
FUTBOLA
Emersonek bigarren zatian sartu dituen bi golekin nagusitu da Brasilgo taldea. Joanekoan 1-1 berdindu zuten.
Berria.info 2012-07-05 - 20:24:50
Corinthiansek badu dagoeneko azken 50 urteetan hainbeste desiratu duen Libertadores Kopa. Lehen aldiz irabazi du bart, Boca Juniors Argentinako taldeari finalean 2-0 irabazita. Emersonek sartu ditu bi golak, biak ere bigarren zatian. Brasilgo taldeak ez zion Riquelmeri bere jokoa egiten utzi, eta finala horrekin irabazi zuen.
Joaneko partidan bana berdindu zuten bi taldeek, eta brasildarrek aski ongi ikasi zuten Boca Juniorsi irabazteko beharrezkoa zuen Riquelme geratzea. Zurrun aritu ziren bi taldeak, jokoa itxiz. Lehen zatiko zalantzak, ordea, bigarrenean astindu zituen Emersonek, 53. minutuan gola sartuta; 71.ean sartu zuen bigarrena.