Edukira joan

Publizitatea

POLITIKA

Urkullu: "Bilduren eredua ortodoxia estalinistan oinarrituta dago"

Europako Alderdi Demokrataren batzarrean hitzaldia egin du EAJko lehendakarigaiak, Bilbon. "Ortodoxiarekin ezin da gobernatu, ezin da herri bat eraiki". Urkulluren arabera, “Euskadin sinestea ezinbestekoa da, gure Alderdiaren buruzagitza sendoari esker hamarkadatan eraiki dugun gizarte ereduari eusteko".

Berria.info   2012-07-07 - 17:40:45

Bozkatu

Emaitza 1 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

"Bilduren eredua ortodoxia estalinistan oinarrituta" dagoela esan du gaur Iñigo Urkullu EAJko EBBko presidente eta lehendakarigakak Bilbon, Europako Alderdi Demokrataren batzarrean egindako hitzaldian. "Proiektuak herritarren borondatean oinarrituta eraiki behar dira, errespetua izanda eta inposaketarik gabe. Gu Euskadin inposaketa bizitzen ari gara. Ortodoxiarekin ezin da gobernatu, ezin da herri ireki, garatu, solidario eta etorkizuneko bat eraiki. Hori ari gara bizitzen Bilduren gobernuekin".

Urkulluren arabera, “Euskadin sinestea ezinbestekoa da. Gure gaitasunetan, gure balore sendoetan sinestea: lana, prestakuntza, sakrifizioa, aukera berriak bilatzea, aurreztea, berrikuntza eta solidariotasunean”. Etorkizunaren eraikuntzarako ezinbesteko oinarriak horiek direla aipatu du, "gure Alderdiaren buruzagitza sendoari esker hamarkadatan eraiki dugun gizarte ereduari eusteko".

Europako Batasuneko krisitik irteteko ere balore horiek aldarrikatu ditu EAJko buruak. Espainiako Estatuak, berriz, "ekonomian egiturazko ahulezia" daukala esan du, eta herritarrak aintzat hartu gabe "identitatea inposatzeko legearen indarra" erabiltzen duela.