Edukira joan

Publizitatea

MUNDUA

Afganistanen hildako sei militarrak AEBetakoak ziren

Beste eraso batzuetan 26 zibil hil ziren atzo.

Berria.info   2012-07-09 - 09:40:33

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Atzo Afganistanen atentatu batean hil ziren sei militarrak AEBetakoak ziren, gaur CNN telebista kateak jakinarazi duenez. Oraindik ez dituzte hildakoen izenak eman, baina administrazioko iturriak aipatuz eman du informazio hori CNNk.

Atentatua Afganistan ekialdean izan zen. Lehergailu batez erasotu zituzten soldaduak. Horiekin sei izan dira asteburuan hildako ISAFeko soldaduak.

Horiez gain, ordea, atzo 26 zibil hil ziren hainbat lekutan, CNNren arabera, matxinatuek buruturiko atentatuetan. Horietatik hamalau Kandaharren hil ziren, eta hamabi, Pakistango mugatik gertu.