Edukira joan

Publizitatea

ZINEMA

Ernest Borgnine aktorea hil da, 95 urte zituela

1955ean Oscar saria irabazi zuen, 'Marty' filmako lanagatik.

Berria.info   2012-07-09 - 13:42:33

Bozkatu

Emaitza 1 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Ernest Borgnine aktorea (AEB, 1917) aktorea hil da Los Angelesko erietxe batean, gaixotasun baten ondorioz. 95 urte zeuzkan. Marty filman egindako lanagatik Oscar sari bat irabazi zuen 1955ean.

Antzerki munduan ibili ostean, 1951n hartu zuen parte lehen aldiz pelikula batean: The Whistle at Eaton Falls-en. From Here to Eternity lanean (1953) jauzi garrantzitsua eman zuen aktore lanetan. Handik bi urtera lortu zuen Oscarra; Spencer Tracy, Frank Sinatra, James Dean eta James Cagney aktoreei nagusitu zitzaien.

60 urtean aritu zen aktore gisa, eta ehun filma baino gehiagotan hartu zuen parte.