Edukira joan

Publizitatea

FRANTZIAKO TOURRA

Cofidisek Remy Di Gregorio baztertu egin du, baina taldeak Tourrean jarraituko du

Frantziako Poliziak txirrindularia atxilotu du dopinarekin lotutako sarekada batean. Taldeko beste bi kide zaintzapean dauzka.

Berria.info   2012-07-10 - 16:48:16

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Frantziako Poliziak dopinarekin lotutako sarekada antolatu du, gaur eguerdian, Cofidis taldearen hotelean, Bourg en Bressen. Horren ondorioz, Remy Di Gregorio atxilotuta eraman du eta taldeko beste bi kide zaintzapean dauzka. Marseillako Annaïck Le Goff epaileak agindu du operazioa.

Cofidis taldeak ohar baten bidez jakinarazi du Di Gregorio "behin-behinekoz" taldetik baztertuko duela. Hala ere, argi utzi du gainontzeko txirrindulariek lasterketan jarraituko dutela.

L'Equipe egunkariak dioenez, Di Gregorioren aurkako ikerketa iaz hasi zuen Poliziak, txirrindularia Astana taldean zenean, eta azkenaldiko hainbat gertaerek, antza, susmoak areagotu dituzte.

Tourrean gaur atseden eguna dute. Bihar izango da 10. etapa.