EZBEHARRA
Auto gidari bat hil da Mallabian, Trabakua gainean izandako istripuan
Autoa BI-3302 errepidetik atera eta irauli egin da.
Berria.info 2012-07-12 - 11:29:41
Asteazkena, 2013ko ekainak 19 - 02:26
EZBEHARRA
Autoa BI-3302 errepidetik atera eta irauli egin da.
Berria.info 2012-07-12 - 11:29:41
Ertzainak jakinarazi duenez, goizeko hiruretan Mallabian izandako istripu batean auto gidari bat hil da, BI-3302 errepidean. Ibilgailua irauli ondoren, gidaria barruan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Bizirik zen artean, baina jasandako zaurien ondorioz zendu da. Trabakua gainean izan da istripua.
Iruran, berriz, auto batek 48 urteko txirrindulari bat harrapatu du, eta hau zauritu egin da. 09:30ak aldera izan da ezbeharra.