Edukira joan

Publizitatea

POLITIKA

Izagirrek dio Ibazetak badakiela egin zuena "onartezina" dela

Berria.info   2012-07-12 - 15:57:46

Bozkatu

Emaitza 3 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrek gaur esan duenez, Josetxo Ibazetak bada egin duena "onartezina" dela eta gaineratu du horregatik aurkeztu duela dimisioa. Ibazeta alkatearen idazkaria zen atzora arte, baina bideo batean Espaniako selekzioaren zale batzuen aurka izandako jarreragatik dimisioa eman zuen atzo.

Izagirrek esan du dimisioa aurkezteak erraztu egin duela bere erantzuna, eta zalantzarik gabe onartu duela adierazi du. Azaldu du Onda Vasca irratian egindako elkarrizketan atzo garbi geratu zela bere iritzia zein den, eta erantzun azkarra eta zalantzarik gabekoa izan dela. "Horrelako jarrerak onartezinak dira, eta lekuz kanpo daude".