Edukira joan

Publizitatea

MENDIA

Elur-jausi batean bederatzi mendizale hil dira Frantzian

Mont Blanc ondoan dagoen Maudit mendian izan da ezbeharra, Alpeetan, goizaldean. Beste lau lagun galduta daude. Hango iturri ofizialen arabera, hildakoen artean espainiar bat, katalan bat, bi aleman eta bi suitzar daude; beste hirurak nongoak diren ez dute esan.

Berria.info   2012-07-12 - 18:19:15

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Chamonixko (Frantzia) iturri ofizialek jakinarazi dutenez, gutxienez bederatzi mendizale hil dira Alpeetan Maudit mendian (4.345 metro) goizaldean izandako elur-jausi batean. Haien arabera, hildakoen artean espainiar bat, katalan bat, bi aleman eta bi suitzar daude; beste hirurak nongoak diren ez dute esan.

Gainera, beste lau mendizale galduta daude, eta hamabost zauritu egin dira. 30 alpinista inguruko talde bat harrapatu du elur-jausiak.

Erreskate taldeak txakurren eta helikopteroen laguntzarekin ari dira bilaketa lanetan. Mont Blanc mendira igotzeko ohiko bideetako bat da Maudit.

Eric Fournier Chamonixko auzapezak adierazi du aurreikuspen metereologikoek ez zutela elur-jausien aukeren berririk eman. Azkenaldian, elur asko bota du inguru hartan, azken egunetan tenperaturek gora egin dute, eta,  horren ondorioz, elurra bigundu egin da.

Frantzian azken urteetan izandako elur-jausirik zitalena izan da. 2008ko beste elur-jausi batean zortzi mendizale zendu ziren.