Edukira joan

Publizitatea

EUSKAL PRESOAK

Zaballako kandela gaura joateko auto karabanak antolatu dituzte

Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten hamalau presoak askatzeko eskatuko dute bihartik larunbatera Arabako espetxearen atarian.

Berria.info   2012-07-12 - 13:53:16

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Herrira mugimenduak auto karabanak antolatu ditu gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten hamalau euskal presoak askatzeko eskatzeko bihartik larunbatera Zaballa Arabako espetxearen atarian egingo den kandela gaura joateko:

Gasteiz: 20:00etan katedral aurrean.
Urduña: 19:30ean suhiltzaileetan.
Amurrio: 19:15ean errepide berrian.
Laudio: 19:00etan Gardenean.

Zaballako espetxean dago, esaterako, Txus Martin presoa. Oso gaixotasun larria duela dio Herrirak.

Hamalau orduko egonaldia izango da eta, besteak beste, bihar 20:00etatik aurrera Maider eta Ane abeslariak, bertso trama, mikrofono irekia, Munstroak antzerki taldea eta gaixo dauden presoen senitarteko eta lagunekin Etxerat-ek egindako dokumentalaren emanaldia egongo dira, eta larunbatean 11:00etan elkarretaratzea, Txus Martin askatu, hamalauak Herrira! lelopean.