Edukira joan

Publizitatea

KONPONBIDEAREN BIDEAN

Aralar bat dator Bakegintzarako Lantaldeak adostutako oinarriekin

Dani Maeztu Aralarreko legebiltzarkideak adierazi du elkarrizketa hori bazterketarik gabeko foro batean egin beharrekoa zela.  Atzo "etorkizuneko elkarbizitzarako eta bakerako oinarri etikoak" adostu zituzten Legebiltzarrean EAJk, PSE-EEk PPk, Ezker Anitzak eta Aintzane Ezenarro legebiltzarkideak. 

Berria.info   2012-07-14 - 21:51:11

Bozkatu

Emaitza 5 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Aralar bat dator Bakegintzarako Lantaldeak adostutako "elkarbizitzarako oinarriekin". Hala adierazi du Dani Maeztu Aralarreko legebiltzarkide eta koordinatzaileordeak gaur, alderdiak oinarri guztiak aztertu ostean. 

"Ez Aralarrek bakarrik, Euskal Herriko iritzi eta alderdi politiko guztiek egiten dute bat oinarri horiekin", dio Maeztuk. Betiere, azpimarratu du elkarrizketa hori bazterketarik gabeko talde batean egin beharrekoa zela.

Atzo Eusko Legebiltzarreko Elkarbizitza eta Bakerako Lantaldeak "etorkizuneko elkarbizitzarako eta bakerako oinarri etikoak" adostu zituen. Apirilaren 23an osatu zen lantaldea, eta hori da hartu duen lehen erabakia. Lantaldea honako hauek osatzen dute: EAJk, PSE-EEk, PPk, Ezker Anitzak eta Aintzane Ezenarro legebiltzarkideak.

Alderdi horiek ezker abertzalea lantaldetik kanpo utzi zutela iritzita, EAk eta Aralarrek uko egin zioten parte hartzeari, eta, zuzendaritzarekin bat ez egiteagatik, Aralarrek alderditik egotzi zituen Aintzane Ezenarro, Mikel Basabe eta Oxel Erostarbe legebiltzarkideak.

Lantaldeko kideen arabera, bakea lortzeko ezinbestekoa da "indarkeriak eragindako injustizia eta sufrimendua onartzea eta biktimen duintasuna kontuan hartzea". Horretarako, bi printzipio zehaztu dituzte: Oroimenean oinarritutako bakea eraikitzea eta oinarri batzuk zehaztea giza eskubideen urraketak berriro ez errepikatzeko.