KRISIA EUROGUNEAN
Masek aitortu du Espainiak Katalunian eskua sar dezakeela
Generalitateko presidenteak kasu horretan legebiltzarrerako hauteskundeetara deituko luke.
Berria.info 2012-07-16 - 20:52:12
Ostirala, 2013ko maiatzak 24 - 00:35
KRISIA EUROGUNEAN
Generalitateko presidenteak kasu horretan legebiltzarrerako hauteskundeetara deituko luke.
Berria.info 2012-07-16 - 20:52:12
Artur Mas (CiU) Kataluniako Generalitateko presidenteak esan du Espainiako Estatuak bere herrialdean eskua sar dezakeela egoera ekonomikoagatik, eta, hala eginez gero, Kataluniako Legebiltzarrerako hauteskundeetara deituko lukeela.
"Dena dela, ulergaitza litzateke esku hartzea, defizitari eusteko ahalegin handiena eta erreforma gehien egin duen erkidegoa delako gurea", adierazi du Masek RAC1 irrati katean. Estatuaren jokabidea salatu du. "Ordaintzen ez duenak [Estatuak] ezin dio kobratzen ez duenari [Generalitateari] esku hartu". Ahalmen fiskal handiagoa eskatzen ari da aspalditik CiU.
2010eko azaroan egin zituzten azkeneko aldiz Generalitateko hauteskundeak. Aurreko bi legealditan PSCk izan zuen presidentetza, eta 2010etik atzera CiUk dauka. 135 diputatuetatik 62 lortu zituen. Bigarren indarrak —PSCk—, 28.