Edukira joan

Publizitatea

LAN ISTRIPUA

Langile bat zauritu da Galdakaon, AHTaren lanetan

Berria.info   2012-07-17 - 12:05:11

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailak adierazi duenez, langile bat zauritu da Galdakaon (Bizkaia), AHT abiadura handiko trena eraikitzeko lanetan. Istripua 07.15 inguruan gertatu da, Kortederra auzoan. Luizia gertatu da tunel baten barruan eta hainbat arri erori dira langile baten gainera. Gurutzetako ospitalera eraman dute langilea. 

Pasaden astean ere, ostegunean, 55 urteko langile bat zendu zen Arrasaten (Gipuzkoa), AHT eraikitzeko lanetan. Herrizaingo Sailaren arabera, hormigoi pieza bat gainera erori zitzaion, argitu gabe dauden arrazoiengatik, eta bertan hil zen. 

AHT eraikitzeko obretan gutxienez sei lagun hil dira azken lau urtetan, eta beste zenbait zauritu dira. AHT Gelditu Elkarlana taldeak salatu du "publiko egin ez dituzten istripuak" ere izan direla. Taldearen arabera, AHTa "lanpostu eta aberastasun iturri" bezala saldu arren, "esplotazioaren antzekoa den lan prekario bat" besterik ez da.