HEZKUNTZA
Eskolako materialaren BEZ zerga 17 puntu igoko da
Koaderno, plastilina eta eskoletan erabiltzen diren beste hainbat materialen BEZa %4tik %21era igoko da irailetik aurrera.
Berria.info 2012-07-20 - 20:29:34
Igandea, 2013ko maiatzak 19 - 13:00
HEZKUNTZA
Koaderno, plastilina eta eskoletan erabiltzen diren beste hainbat materialen BEZa %4tik %21era igoko da irailetik aurrera.
Berria.info 2012-07-20 - 20:29:34
Espainiako Gobernua dagoeneko hasi da BEZ balio erantsiaren zergaren igoera aplikatzen. Hil honetan bertan igo dituzte gasari, argindarrari, telefonoari eta urari dagozkien zergak. Eta iraletik aurrera, beste horrenbeste gertatuko da eskolan erabiltzen diren zenbait materialarekin.
Eskolako materialen kasuan, ordea, igoera askoz handiagoa izango da, 17 puntukoa. Izan ere, tasa supermurriztua duten koaderno, plastilina eta beste hainbat materialen BEZa %4tik % 21era igoko da. Irailaren 1ean ezarriko dute zerga igoera. Ikasliburuak izango dira %4ko BEZa mantenduko duten material bakarretarikoak.
Horrela, eskolek erosi behar izaten duten materiala % 60 garestituko da batazbeste.