Edukira joan

Publizitatea

MUNDUA

AEBetan 12 lagun hil eta 38 zauritu dira tiroketa batean

Film baten aurkezpenean gertatu da ezbeharra, Coloradon. Tiroketen ustezko egilea atxilotu dutela esan du poliziak. 

Berria.info   2012-07-20 - 15:55:11

Bozkatu

Emaitza 1 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

AEBetan 12 lagun hil eta 38 zauritu dira, gutxienez, tiroketa batean. El Caballero Oscuro: La Leyenda Renace Batman sagako azken filmaren aurkezpenean gertatu da ezbeharra, Denver hirian (Colorado).  

Tiroketen ustezko egilea atxilotu dute, 21 urteko gaztea, hiriko polizia buruak telebista kate batean adierazi duenez. Tiroketa gertatu den momentu berean hil dira 10 lagun, poliziaren arabera, eta beste biak ospitalean zendu dira. 

Lekukoek adierazi dutenez, "maskara bat zeramen eta beltzez jantzitako pertsona bat" zinema aretoan sartu da bat-batean, rifle bat eskuetan zuela, eta tiroka hasi omen da.