Edukira joan

Publizitatea

GIPUZKOA

Garitanok uste du EAJk "erantzukizun politikoa" duela Bravoren auzian

"Kasu hori ez zen gertatu egun batean, baizik eta hamabost urtean. Ondorioz, hor erantzukizun politiko bat dago", esan du Gipuzkoako ahaldun nagusiak. Lurraldeko auzitegiak 11 urteko kartzela jarri dio Ogasuneko Irungo bulegoko zuzendari ohiari, funts publikoak bidegabeki erabiltzea eta dirua zuritzea leporatuta.

Berria.info   2012-07-24 - 11:39:07

Bozkatu

Emaitza 5 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak adierazi du bere ustez EAJk "erantzukizun politikoa" duela Jose Maria Bravo Gipuzkoako Ogasuneko Irungo bulegoko zuzendari ohiaren auzian, EAJk herrialdeko Ogasuna 30 urtean zuzendu izan zuelako. "Bravoren kasu hori ez zen gertatu egun batean, baizik eta hamabost urtean. Ondorioz, hor erantzukizun politiko bat dago", esan du Garitanok Radio Euskadin. 

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak atzo 11 urteko espetxe zigorra jarri zion Bravori, besteak beste funts publikoak bidegabeki erabiltzea eta dirua zuritzea leporatuta. Haren emazte Rosa Cobosi, berriz, hiru urte eta lau hilabetekoa.

Garitanok esan du Aldundiak kasuko diru gehien berreskuratuko duela, eta epaiketa eta epaia "eredugarriak" iruditu zaizkiola. "Guztion diruaz jabetzea ez da doan ateratzen". Bravok inpunitatea sentitu izan zuela azaldu du Garitanok.