GIZARTEA
Erratzun desagertutako gizona onik topatu dute
Berria.info 2012-07-24 - 15:23:06
Asteazkena, 2013ko maiatzak 22 - 03:16
GIZARTEA
Berria.info 2012-07-24 - 15:23:06
Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, onik aurkitu dute iragan igandean Erratzun desagertutako 71 urteko gizona. Goizeko hamaikak aldera topatu dute Miguel Lazaro Gil, Iñarbilgo errekarako bidean. Lehengo mediku azterketaren arabera, osasun egoera onean dago. Desidratazioaren eraginez baina, Nafarroako ospitalera eraman dute.
Atzo hasi zituzten bilaketa lanak; suhiltzaileak, Foruzaingoa eta Guardia Zibila ibili dira elkarlanean. Gizonezkoa Corellakoa da ( (Nafarroa) baina oporretan zegoen bere senideekin, Erratzuko kanping batean.