EKONOMIA
Jaurlaritzak 460 milioi euroko mailegua lortu du, inbertsioetarako
Lopezen esanetan, Europako Inbertsio Bankuak luzatuko du dirua eta baldintzak "oso onuragarriak" dira.
Berria.info 2012-07-25 - 14:56:35
Osteguna, 2013ko maiatzak 23 - 06:33
EKONOMIA
Lopezen esanetan, Europako Inbertsio Bankuak luzatuko du dirua eta baldintzak "oso onuragarriak" dira.
Berria.info 2012-07-25 - 14:56:35
Patxi Lopez lehendakariak iragarri du Europako Inbertsio Bankuak 460 milioi euroko mailegua eman diola Eusko Jaurlaritzari, eta baldintzak "oso onuragarriak" direla.
Lopezek Bergaran (Gipuzkoa) egin ditu adierazpenak, Soraluze enpresaren proiektu berri bat aurkezteko ekitaldian. Bernabe Unda Industria sailburua eta Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia ere bertan izan dira.
Diru laguntza horrek Euskal Herriko ekonomian izango dituen onurak azpimarratu ditu Lopezek eta merkatuetara "lasaitasuna" ekarriko duela. Datozen egunetan hitzartuko da ofizialki.