Edukira joan

Publizitatea

ESPAINIA

Carlos Divar, 208.000 euroko kalte-ordaina jasotzear

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Ikerketa Batzordeak presidente ohiari estatuko goi kargua izanagatik dagokion kalte-ordaina jasotzea onetsi du. 

Berria.info   2012-07-26 - 14:12:49

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Carlos Divar Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidente ohiari estatuko goi kargua izanagatik dagokion kalte-ordaina jasotzea onetsi du Kontseiluko Ikerketa Batzordeak.

Divarrek irabazien % 80 kobratzeko eskubidea izango luke —bi urtetan, gehienez— eta, guztira, 208.000 euro jasoko lituzke. Divarrek urtean 130.152 euro irabazten zituen. Diru kopuru horri, gainera, Divarri dagokion erretiroa gehitu behar zaio. 

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko 20 kideek Batzordearen erabakia babestu beharko dute aho batez Divarren eskaerak argi berdea ikusteko. 

Divarrek bere dimisioa aurkeztu zuen ekainean Espainiako Auzitegi Goreneko eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidente gisa, ustez diru publikoa xahutzeagatik. 2008tik 2011ra bitartean hainbat bidaia egin zituen Divarrek CGPJren kontura —Marbellara (Malaga, Espainia) gehienak—, eta ez da gai izan horien ofizialtasuna frogatzeko. Kasik 30.000 euro gastatu ditu bidaia horietan.