Edukira joan

Publizitatea

GIZARTEA

Nekazari bat larri zauritu da Murchanten, gidatzen zuen traktorea iraulita

59 urteko gizona ibilgailuaren azpian harrapatuta gelditu da. 

Berria.info   2012-07-31 - 11:19:34

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, 59 urteko nekazari bat larri zauritu da Murchanten, gidatzen zuen traktorea iraulita. Gizona ibilgailuaren azpian harrapatuta gelditu da. Larrialdi zerbitzuek suhiltzaileak bidali dituzte istripua gertatutako lekura. Ondoren, anbulantzian eraman dute Tuterako Reina Sofia ospitalera. 

Istripua bart gertatu da, arratsaldeko azken orduan; NA-670 errepidearen lehen kilometroan, Corellarako irteeran. Foruzaingoak ikerketa abiatu du istripua argitzeko.