INGURUMENA
Arabako Zadorra ibaian isuri batek ehundaka arrain hil dituela salatu du Bilduk
Isuriari buruzko informazioa eskatu dio alderdiak Arabako Foru Aldundiari, erantzunkizunak bilatu ahal izateko.
Berria.info 2012-08-03 - 11:26:03
Asteazkena, 2013ko maiatzak 22 - 01:06
INGURUMENA
Isuriari buruzko informazioa eskatu dio alderdiak Arabako Foru Aldundiari, erantzunkizunak bilatu ahal izateko.
Berria.info 2012-08-03 - 11:26:03
Arabako Zadorra ibaian amoniako isuri batek ehundaka arrain hil dituela salatu du Bilduk. Iragan asteburuan gertatu omen zen isuria. Arrantzale baten esanetan, Iruña Oka eta Argantzun arteko erreka zatian amoniakoa isuri dute eta, ondorioz, hiru tona arrain jaso dituzte hilik dagoeneko.
Gertaeraren inguruko informazioa eskatu dio Bilduk Arabako Foru Aldundiari, erantzunkizunak bilatu ahal izateko.
Bilduk zabaldutako informazioaren arabera, larunbatean antzeman omen zuten arrantzaleek isuria eta lau egun beranduago, arrain kopuru handia agertu da hilik, artean, barboak, loinak, zamo arruntak, lutxoak eta perkak.
Duela hilabete bat, Amvisa Gasteizko uren elkarteak, 2012an zehar gertatutako isurketen berri eman zuen eta, azaldu krisiaren beste ondorio bat direla. Horrela, Bilduk Aldundiari zaintza "zorrozteko" eskatu dio.