Edukira joan

Publizitatea

POLITIKA

Donostiako Udalak Gipuzkoako garraio partzuergotik kendu ditu ordezkari sozialistak

Denis Itxaso eta Susana Garcia kendu, eta Nora Galparsoro eta Axier Jaka Bilduko zinegotziak ezarri ditu karguan. San Marko mankomunitatean Bilduko ordezkari bat kanporatzearen ondotik hartu du udalak erabakia,  "PSE-EEk karguak alderdi guztien artean banatzeko akordioa apurtu duelako". 

Berria.info   2012-08-03 - 20:42:39

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Donostiako Udalak Gipuzkoako garraio partzuergotik kendu ditu Denis Itxaso eta Susana Garcia ordezkari sozialistak, ohar bidez jakinarazi duenez. Udalak Nora Galparsoro eta Axier Jaka Bilduko zinegotziak izendatu ditu kargurako.

San Marko mankomunitatean Bilduko ordezkari bat kanporatzearen ondotik hartu du udalak erabakia, "PSE-EEk karguak alderdi guztien artean banatzeko akordioa apurtu duelako". Egun Lurdes Azebedok (PSE-EE) ordezkatzen du Lasarte-Oriako Udala San Marko mankomunitatean. Nerea Santxezen (Bildu) kargua hartu zuen. Kentzearen alde egin zuten PSE-EEk, EAJk eta PPk. 

Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatearen esanetan, bere garaian udal gobernua oso "eskuzabala" izan zen ordezkaritzak banatzeko orduan, "baina PSE-EEk ez du akordioa errespetatu". Hala, konpromisoak mantentzeak zentzurik ez duela uste du Izagirrek.