Edukira joan

Publizitatea

ATLETISMOA

Rudishak munduko errekorra hautsita irabazi ditu 800 metroak

1.40.91ko denbora egin du, eta, horrenbestez, hamarren batean hobetu du orain arteko errekorra. Christian Taylorrek irabazi du urrea jauzi hirukoitzean. Ashton Eaton izan da decathloneko indartsuena.

Berria.info   2012-08-09 - 20:01:11

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

David Lekuta Rudishak (Kenya) munduko errekorra hautsita irabazi ditu 800 metroak; 1.40.91ko denbora egin du, eta hamarren batean hobetu du berea zuen orain arteko errekorra. Nijel Amosek (Botswana) kolkoratu du zilarra, eta Timothy Kitumek (Kenya) brontzea.

Rudishak ez du aurkaririk. Munduko txapelduna da —ez zen aritu Pekinen—, eta historiako zazpi marka onenen artean bost harenak dira —oraingoarekin sei—; Wilson Kipketer handiarenak dira beste biak. Tartean da haren munduko marka (1.41,01), orain bi urte lortutakoa. Ikusgarria, are gehiago 24 urte bete ez dituela kontuan hartuta.

Aipagarria da, halaber, podiumean Rudisharen aldamenean izango direnenen adina: 18 urte ditu Amosek, eta 17 Kitumek.

Eguneko beste atletismo finalak:

Jauzi hirukoitza (G)

1. Christian Taylor (AEB). 17,81.
2. Will Claye (AEB). 17,62.
3. Fabrizio Donato (Italia). 17,48.

Dekatloia (G)

1. Ashton Eaton (AEB). 8869 puntu.
2. Trey Hardee (AEB). 8671.
3. Leonel Suarez (Cuba). 8523.

22:00. Xabalina (E)