Edukira joan

Publizitatea

ATLETISMOA

Bolt azkeneko erreleboa abiatzen
Bolt azkeneko erreleboa abiatzen

Historiako laukote azkarrena

Jamaikak munduko errekorra birrindu du 4x100 metrokoan. Bolt, Blake, Carter eta Flaterrek osatu dute laukoa. Boltek Londresen lortzen duen hirugarren urrea da.

Berria.info   2012-08-11 - 09:15:29

Bozkatu

Emaitza 5 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Jamaikako laukoteak txandakako 100 metrokoa irabazi du munduko errekorra 20 ehunenetan hobetuta; 36.84 segundokoa izan da haien denbora. Usain Bolt, Yohan Blake, Nesta Carter eta Michael Fraterrek osatu dute historiako laukote azkarrena. Bide batez, Boltek Pekinen egindakoa errepikatu du, alegia, 100, 200 eta 4x100 metrokoetan urrea irabaztea. Lehendik mitoa bazen, urre hau batuta, are gehiago.

Aurreko errekorra gaurko laukote irabazleak berak jarritakoa zen, Daeguko munduko txapelketan: 37.04. Orduan baino azkarrago korri egin dezaketela erakutsi dute gaurko finalean.

AEBk estu hartu du Jamaika, eta azkeneko errelebora oso parean iritsi dira bi taldeak. Alabaina, jamaikarren azken erreleborako Bolt zegoen zain, eta lekukoa hartu bezain laster utzi du atzean Ryan Bailey estatubatuarra. Hirugarren Kanada sailkatu da, baina epaileek deskalifikatu egin dute. Ondorioz, Trinidad eta Tobagok eskuratu du brontzea.

Atzo AEBen emakumezkoen laukoteak ere munduko errekorra hautsi zuen euren finalean.

Sailkapena

1. Jamaika. 36.84.
2. AEB. 37.04.
3. Trinidad eta Tobago. 38.12.